'Makilele' dantza ikuskizuna, Caritasen alde

Baleike 2012ko abe. 19a, 11:53

Zumaiako Musika Bandak Gabonetako elkartasun kontzertua eskainiko du larunbatean, abenduaren 22an, Maria eta Jose ikastetxean (19:00etan). Aurten Astindu dantza elkartearekin eta Sensala taldearekin elkarlanean, elkartasuna eredu hartuta, Makilele dantza ikuskizuna prestatu dute. Aurten, laguntza ekonomikoa jasoko duen taldea Caritas izango da. Horretarako, emanaldiaren amaieran diru laguntza eskaintzeko aukera izango duzue.

Emanaldi honen asmoa, Zumaiako musika bandaren magalean, elkarrengandik hain urrun dauden bi herrialdetako dantza espresioak gerturatzea izan da. Lehen zatian, lurralde bakoitzaren dantza tradizionala ikusteaz gain, alde garaikideagoa ikusteko aukera ere izango duzue. Eta ondoren, bi lurraldetako tribuek ezusteko topaketa izango dute.

Bigarren zatian G.F. Haendelen eskutik, musikari eta dantzari guztiek, Versaillesko jauregira eta lorategietara bidaiatuko dute. Bat-batean, denak XIV. mendeko jauntxo bilakatuko dira. Baina ez da denbora asko pasako bakoitzaren jatorriak zeintzuk diren nabarmendu arte. Era dibertigarrian, aniztasunaren aberastasunaz jabetuko dira eta amaitzeko bi lurraldeen artean sortu den elkartasuna guztiokin ospatzea erabakiko dute.