EAJ: "Inposaketa eta gardentasun ezarekin jarraitzen dugu"

Erredakzioa 2012ko abe. 19a, 10:04

Hondakinen auzia aztertzeko sortu berri den mahaian Udal Gobernua "itxurak egiten" ari dela salatu du EAJ-PNVk prentsa oharrean. Era berean, 2013ko udal aurrekontuetan "bosgarren edukiontziaren erabilera zabaldu eta hobetzeko zuzenketa" egin duela iragarri du, baina "momentuz ezezkoa" jaso dutela. Hemen daukazue prentsa oharra: Badirudi bi ezaugarri hauek ohikoak bihurtu direla Bildu-ren gobernu taldeetan.

-2012-ko otsailean “norbaitek” Zumaian Atez ateko zabor bilketa ezarri behar zela erabaki zuen. Martxoko Udaletxeko Osoko Bilkuran Bilduk eta Aralarrek ezarpen hau onartu zuten.

-Maiatza eta ekainean zehar BIZRZIKLAPENA BAI, ATEZ ATEKOA EZ PLATAFORMAk 4.000 sinadura jaso zituen birziklapenaren alde eta atez ateko zabor bilketaren kontra.

-Uztailean Udaletxeko Oso Bilkurak , Bildu eta Aralarren botoekin, Plataformak proposatzen zituen bi eskariak atzera bota zituen; Atez Atekoari ez eta bai bosgarren edukiontzi (edukiontzi marroia) bidezko gaikako hondakin- bilketari.

-Azaroaren 15ean , EAJ-PNV-k hala eskatuta, alkateak Hondakinen Mahai deitu zuen. Hondakinen Mahai hau osatzea planteatzerakoan gure helburua Atez-atekoa onartzen ez duen herritarren gehiengo handi baten eskaria errespetatuz, gaikako hondakin-bilketarentzat soluzio bat bilatzea zen. Ez dakigu, baina agian Bilduren helburua mahia deitzerakoan “itxura egitea” zen; izan ere,…

-…Alkatearen alde bateko erabakiz, abenduan 13an egitekoa zen Mahaiaren bigarren bilera atzeratua izan da, orain aste honetan izango omen da.

-Bitartean, abenduaren 12an Bildu, kasu honetan UROLA KOSTAko (Udal Elkartea) Lehendakari andereak, zera jakinarazten du “ ez da poltsa konpostagarririk banatuko eta ontzi aireztatuak (zulodunak) ontzi itxietaz ordezkatuko dira”. Eta erabakia Batzorde Zuzentzaileak inongo bilerarik egin gabe eta Batzorde honetako kideei informatu gabe hartu du.

Gainera , badirudi “norbait” kezkatuta dagoela hiletik hilera gaikako bilketaren emaitzak herria bosgarren edukiontziaren erabilpenari ondo erantzuten ari zaiola erakusten ari delako eta balitekeelako honek “inposaketaren justifikazioari” asko ez laguntzea.

Edukiontzi marroiak gainezka daudela ikusten dugu eta hori ,jasotzen diren hostoak ez direla edukiontzi marroietara botatzen!

EAJ-k BERZIKLATU, GUTXITU ETA BERERABILTZEAREN helburua du. Eta asmo horrekin bosgarren edukiontziaren optimizazioaren aldeko apustua egiten dugu. Asmo honekin 2013ko Aurrekontuetan bosgarren edukiontziaren erabilera zabaldu eta hobetzeko zuzenketa bat ipini dugu. Momentuz ezezkoa jaso dugu, baina agian, onartuko al dute?

Beraz , gure ustez, inposaketarekin eta gardentasun ezarekin jarraitzen dugu.