Gainean da Gabonetako bertso astea

Baleike 2012ko abe. 18a, 14:41

Ohiturari eutsiz, Bertso Astea antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 22an jaialdia izango da Torreberri Gaztetxean, eta abenduaren 28an bertso afaria Beheko plaza jatetxean. Saioez gain, bota bertso bat lehiaketa ere martxan da. Hemen daukazue aurtengo egitaraua:

Bertso jaialdia

Abenduaren 22ean, larunbatean, gaueko 22:00etan, Torreberri Gaztetxean.

Bertsolariak: Maialen Velarde, Izar Mendiguren, Aimar Karrika, Xabat Galletebeitia, Maddi Sarasua eta Xabi Igoa.

Gai-jartzailea: Zumaiako Bertso Eskola.

Bertso afaria

Abenduaren 28an, ostiralean, 21:00etan, Beheko plaza jatetxean.

Bertsolariak: Agin Rezola eta Unai Agirre. Txartelak salgai 20 euroan, Turismo bulegoan, Beheko plaza jatetxean eta Inpernupe tabernan.

Bota bertso bat lehiaketa

Gaia: Iritsi da.

Epea: abenduaren 25a.

Saria: bi lagunentzat afaria Talaipen.

Bertsoak jasotzeko kaxak ohiko tokietan egongo dira, eta aukera dago zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko ere. Saria bertso afariko tarte batean banatuko da, hilaren 28an.

 

Kaxak ohiko tokietan egongo dira, eta aukera badago zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko ere. Saria bertso-afariko tarte batean banatuko da, hilaren 7an.