Hondakinak behar bezala bereizteko hiztegia argitaratu du Udalak

Baleike 2012ko abe. 17a, 11:05

Etxeko Hondakinak gaika ongi bereizteko hiztegia banatzen ari da Zumaiako Udala. Hiztegi honen helburua da gaikako bilketan sortzen zaizkigun hainbat zalantzari erantzuna ematea.Zer egin behar da hildako animaliekin? Etxeko traste handiekin? Garbigunera zer eraman daiteke? Binilo-diskoa nora bota behar dut? Argizaria? Eltze zaharrak? Gaikako bilketan sisteman aurrera egin ahala galderak sortzen zaizkigu; askotan ez dugu garbi izaten hondakin bakoitzari zer edukiontzi dagokion. Zalantza horiek argitze aldera argitaratu du Udalak hiztegia. Atik Zra antolatuta, gure eguneroko bizitzak aurki ditzakegun hondakinen zerrenda aurkezten du, bakoitza dagokion edukiontziaren koloreari atxikita.

Hiztegia etxe guztietara ari dira banatzen, euskaraz eta gaztelaniaz dago, eta interneten ere eskura daiteke: hondakinen hiztegia