'Dantza Antza', dantza lehiaketa

Baleike 2012ko abe. 17a, 10:26

Dantza lehiaketaren oinarriak:Abenduaren 29an 16:00etatik 18:30era

DESKRIPZIOA

Dantzan antza, ON Produkzioak-ek antolaturiko dantza lehiaketa bat da. Bertan talde bakoitzak abesti bat aukeratu eta norberak prestatutako koreografia erakutsi beharko dio epaimahaikideari eta baita ikuslegoari ere, Beheko plazan egongo den agertokian.

BALDINTZAK ETA IRADOKIZUNAK

-8-12 urte bitarteko gaztetxoak izango dira.

-Talde bakoitzak gehienez 6 pertsona eduki ahal izango ditu.

-Taldeak izen bat izan beharko du.

IZENA EMATEA

Izena emateko azken eguna abenduaren 21a izango da eta Turismo Bulegoan edota zumaiaelkartea@gmail.com era email bat bidaliz egin ahal izango duzue. Bertan taldearen izena,partaideen izen-abizenak, adina, dantzatuko duten abestiaren izenburua eta arduradun baten telefono zenbaki eta helbide elektronikoa jarri beharko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri kontaktuan zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikoan.