Sortu eratze prozesuko bilera

Baleike 2012ko abe. 14a, 13:14

Bihar larunbata, goizeko 9:30ean, bilera egingo da Sortu eratze prozesuaren baitan. Hemen daukazue deitzaileen oharra:

Duela hilabete inguru hasi genuen Sorturen eratze prozesuaren baitan, iritsi zaigu bigarren urratsa emateko garaia. Oraingo honetan Sortuk aurrerantzean garatu beharko dituen lan ildoak zehaztea dagokigu. Horretarako larunbat honetan, abenduaren 15ean, Forondan elkartuko gara goizeko 9:30etan.

Eztabaidagai izango den ponentzia Inpernupe tabernan edo sortu.net webgunean izango da eskuragarri.

Beraz, gure deialdia luzatzen diegu, bere burua independentistatzat eta ezkertiartzat duten zumaiar orori,Sortu prozesuan parte har dezan.