Guascorrek 18 langile kaleratu nahi ditu Oikiako lantegian

Baleike 2012ko abe. 11a, 12:00

Datorren urteko aurreikuspenetan ekoizpena jaitsi egingo dela arrazoitu du enpresak. Langileak ez daude ados; enpresak galerarik ez duela erantzun dute eta kaleratzeen aurretik beste neurri batzuk negoziatzeko prest agertu dira. Bitartean, egunero lanaldian bi orduko etenak egitea erabaki dute.

Lan gaztazkak areagotzen ari dira herriko eta inguruko enpresetan. TS Fundiciones enpresak 49 langile kaleratzeko erabakia hartu zuen joan den astean eta langileek grebarekin erantzungo dute. Guascorrek Oikian daukan lantegian ere langileak kaleratzeko asmoa azaldu du enpresa zuzendaritzak. 2013rako aurreikuspenak txarrak omen dira eta 18 langile kaleratzea proposatu dute. Langileak ez daude konforme. "Batetik, enpresak ez daukalako galerarik; motor gutxiago salduko dira agian, baina enpresak ditu sarrera ona dauka ordezko piezekin. Bestetik, ez gaude ados kaleratzeekin. Beste neurri batzuk har daitezke: aurrejubilazioak, lan orduak jaistea, soldata jaistea...". Langileen iritziz, Espainiako Lan Erreforma baliatu nahi du enpresak.

Oraindik ez dute zuzendaritzaren erantzurik jaso. Bitartean, eguneroko lanaldian bi orduko geldialdiak egitea erabaki dute.