Gabonetan haurrentzako tailerrak egingo dituzte Algorrin

Baleike 2012ko abe. 11a, 09:35

Datorren abenduaren 26an, gabonetako oporrekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak egingo dituzte Algorri Interpretazio Zentroan. Berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara bitartean eta izena ematea baherrezkoa da.

Gabonetako doako tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz:

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia

algorri@zumaia.net

943 143100