Jolas kooperatiboen tailerra antolatu da Lankidetza Astearen barruan

Baleike 2012ko abe. 3a, 09:44

Helduek jolas kooperatiboak ezagutu eta praktikan jartzeko tailerra antolatu dute Lankidetza Astearen barruan. Abenduaren 11n izango da, Alondegian (19:00etan). Lehiakortasuna alde batera utzi eta lankidetzan oinarritutako mahai jolasak eta jolas fisikoak ikasteko aukera bikaina da, gero haurrekin praktikan jarri ahal izateko. Aurrez eman behar da izena, Gizarte Zerbitzuen bulegoan (Branka, Aizkorri 4. Tel: 943862200).

Jolas kooperatiboen tailerrarekin batera, beste bi hitzaldi antolatu dira aurten Lankidetza Astea osatzeko. Hemen daukazue egitaraua:

Lankidetza Astea (abenduaren 11tik 14ra)

Abenduak 11, asteartea

19:00tan, Alondegian, jolas kooperatiboen tailerra. (2 orduko saioa)

Abenduak 12, asteazkena

19:00tan, Alondegian, hitzaldia: Elkartasunaren kudeaketa krisi garaian. Haurralde Fundazioaren eskutik. Hizlaria: Olga Bayon, Garapenerako Hezkuntza Teknikaria.

Abenduak 14, ostirala

19:00tan, Alondegian, hitzaldia: "Boluntarioak, gaur egungo egoera eta erronkak". Gizalde Gipuzkoako Boluntariotzaren eskutik.