Bazkideen datu berritzea

Baleike 2012ko eka. 18a, 17:00

Urte berezia da 2014a Baleikeko kide, bazkide eta irakurleentzat, aurten aldizkariak 20 urte beteko baititu ekainean. Urteurren borobilak aukera emango digu ospatzeko, baina baita ere proiektua bera sendotzeko, zabaltzeko eta berritzeko. Aurrerago emango ditugu xehetasunak, baina aurrera dezakegu uztailaren 5ean Baleike Eguna ospatuko dugula. Egun osoko jaia antolatuko dugu, herriko taldeekin elkarlanean. Ekainean ere izango da kultur egitarau berezia.

Horrekin batera, gure eskaintza hobetzeko ari gara lanean. Horretarako, ezinbestekoa zaigu oinarriak sendotzea. Bazkideak dira elkartearen zutabe garrantzitsuena, eta ezin aukera pasatzen utzi urtea joan eta urtea etorri Baleike babesten duzuen guztioi eskerrak eman gabe. Aurten berrikuntzak eta abantailak izango dira bazkideentzat eta bazkide berriak inguratzeko kanpaina egingo dugu.

Baina, lan horiek egin aurretik, dagoeneko bazkide zaretenen datuak berritzeko premia daukagu. Urteen poderioz gure datu basea zaharkituta gelditu da, eta gaur egun ezinbestekoa zaigu datuak osatzea, sistema erabat informatizatu eta garai berrietara egokitzeko. Zerbitzu egokiagoa eta erosoagoa eskaintzeko modua izango da.

 

[contact-form-7 id="10953" title="Bazkidetza"]