Web gunea

Baleike 2012ko urt. 13a, 11:30

2004an erronka berriak abian jartzeko une egokia iritsi zela erabaki zuen elkarteak,horien artean nagusia baleike.com web gunea. Helburu nagusia Zumaiako herritarrentzat komunikazio-tresna dinamikoa sortzea izan zen, informazio interesgarriena, egunekoa eta eguneratua, leku bakarrean biltzea. Herriko eragileei haien berri eta albisteak plazaratzeko modu erraz, azkar eta eraginkor bat eskaini zitzaien, eta herritar guztiei iritzia emateko eta zuzenean parte hartzeko aukera eman ere bai.

2006an beste pauso bat eman zen aurrera, eta blog komunitatea landu eta plazaratu zen. Edozein zumaiar edo Zumaiako edozein taldek bere weblog propioa sortu, kudeatu eta argitara dezake doan, eta inolako lan berezirik egin gabe eta bertan norberak nahi dituen berriak, argazkiak, dokumentuak, etab. argitaratzeko aukerarekin.

2009an goitik behera berritu genuen webgunea, multimediari garrantzia berezia emanez.

2012an egin dugu azken aldaketa. Sare sozialen integrazioa eta webgunearen malgutasuna dira ezaugarri aipagarrienak.

2011n Aztikerrek egindako ikerketaren arabera, egunero 700 bisitari inguru ditu baleike.com-ek.