Ergela

Ergela

Ostiralean, hilaren 27an, 22:00etan, Ergela antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu. 

Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.

Joseba Apaolaza eta Sara Cozar dira Jordi Casanovasen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.