Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:
Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu.
Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!
Liher taldeak kontzertua emango du urtarrilaren 22an, ostirala, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Beste bat! zikloko kontzertua da hau. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz (hiru lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak larunbat eguerdian aterako ditugu.
Aste honetan, 'Beste bat!' zikloko 'Laboa jazz sextet' emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Hilaren 5ean eguerdian emango dugu saridunen berri.
Kultur sektorea suspertze aldera abian jarritako Beste bat! egitasmoaren barruan, bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituen Gorria ikuskizuna ekarriko dute Miren Amurizak eta La Pulgak abenduaren 30ean, asteazkena, Aita Mari zinera. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Bihar aterako ditugu saridunen izenak. Parte hartu eta zorte on!
Agurtzane Okindegiak emandako tarta zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Pastel goxo hau etxera eramango duenaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!
Aste honetan, Juanjo Larrañaga harategiak eskainitako produktu sorta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Asteazken eguerdira arte hartu daiteke parte.
Aste honetan, Marlik taldeak argitara eman duen Azaletik ezabatu baino lehen diskoaren bi ale zozkatuko ditugu bazkideen artean. Ostegun eguerdira arte parte hartu daiteke.
Onura Fisioterapia Zentroak emandako fisioterapiako bono bat zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu.
El mono habitado konpainiaren ¡Ave, osos! komedia ikusteko aukera izango da ostiralean, 19:00etan hasita, Aita Mari zinean. Antzezlana gazteleraz da. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak astearte eguerdian aterako ditugu.
Aste honetan, Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun eguerdian aterako dugu saridunaren izena. Zorte on!
Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana ekarriko du Xake Produkzioak konpainiak ostiralean Zumaiara. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu.
La Baldufa antzerki konpainiak Safari izeneko haur antzerkia ekarriko du Zumaiara. Saioa igandean, azaroaren 15ean, izango da Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!
Udazkeneko kanpaina abian du Errigorak. Azaroaren 12ra bitartean egin daitezke Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskien eskaerak www.errigora.eus webgunean (Ilargi tabernan eta Inpernupen ere egin daitezke eskaerak Zumaian).
Errigorak bi saski eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Bihar eguerdian aterako ditugu saridunen izenak. Parte hartu, eta zorte on!
Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuak zozkatuko ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!
Aste honetan Onura fisioterapiak emandako bonoa zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun eguerdian emango dugu saridunaren berri. Zorte on!
Ametsetako arrantzalea haur antzerkia ikusteko aukera izango da datorren igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Udaleko kultura sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.