Igandean, hilak 12, Mari Errauskin, haur antzerkia izango da Aita Mariko zine aretoan, Glu glu konpainiaren eskutik. Bi saio izango dira: 12:00etan bata, eta 16:30ean bestea. Saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Ostegun eguerdira arte hartu daiteke parte zozketan.
Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako jatordua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!
Gatibu taldeak kontzertua emango du abenduaren 27an Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Irabazleen izenak bihar eguerdian aterako ditugu.
Reggae eta dancehall doinuak uztartzen dituen Green Valley taldeak kontzertua emango du etzi, larunbata, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bazkideen artean bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu; bihar, ostirala, emango dugu saridunen berri.
Pabellon 6 gazte konpainiak Zumaian taularatuko du 'Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?' antzezlana ostiralean, hilak 13. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Ostegun goizean emango dugu saridunaren berri.
Karter laukote zumaiarrak lehen diskoa atera berri du. Diskoaren bi ale eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu.
Txakolin dastatzea egingo du On Gourmet tabernak larunbat honetan, 13:30ean. Bi lagunentzako dastatzea zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!
Aste honetan, Liluraren laborategia haur antzerkirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Igandean izango da emanaldia, 12:00etan Aita Mari aretoan. Ostegunean emango dugu saridunen berri.
Aste honetan, Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu bazkideen artean. Ostegun eguerdian aterako dugu saridunaren izena.
Lagrimas de Sangre musika taldeak larunbatean Sanagustin kulturgunean emango duen kontzerturako bi sarrrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Ostiralean emango dugu saridunen berri.
Ostiralean, azaroaren 15ean, Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan hasita. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.
Igandean, eguerdiko 12:00etan, Mari eta gaileta fabrika haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on.
Soziedad Alkoholika taldeak kontzertuak emango du larunbat honetan, hilaren 9an, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Aurretik Saia Goait izango da agertokian. Bi lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izena ostegun goizean aterako ditugu.
Aste honetan elikadura eta euskara uztartzen dituen Errigoraren hiru saski zozkatuko ditugu bazkideen artean.
On Gourmet saltokiak emandako lau lagunentzako pizza handia zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena ostegun goizean aterako dugu. Hartu parte, eta zorte on!