Bazkide bazara, zozketetan parte hartzeko bi aukera dituzu:
Webgunean: zure kontuan sartu eta parte hartu.
Telefonoz: deitu 943-56 01 64 telefonora, eta zure nortasun agiriaren zenbakiarekin eta zozketa kodearekin parte hartu ahal izango duzu.
Bazkide ez bazara, EGIN BAZKIDE!
On Gourmetek ardo dastatzea egingo du ostiralean, 19:00etan hasita. Unai Rubio zumaiarrak gidatuko du ekitaldia, eta lau ardo dastatzeko aukera izango da. On Gourmetek bi lagunentzako gonbidapenak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu.
Tomiris antzezlana ekarriko du Atx teatroa konpainiak, ostiralean, Zumaiara. Emanaldia 22:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu.
Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pittik osatzen duten Hezurbeltzak taldearen lehen diskoko bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizuna ekarriko dute astelehenean Zumaiara. Bi saio izango dira, 15:00etan lehena, eta 17:30ean bigarrena. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Igande goizera arte dute interesdunek parte hartzeko aukera.
On Gourmet etxeak menu bat oparituko digu hamabost egunean behin Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Oraingo honetan, lau lagunentzako paellaz eta txuletaz osatuko da menua.
Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Saridun bakarra izango da. Saridunaren izena ostegun goizean aterako dugu.
Ostiralean, 22:00etan hasita, Tendríamos que haber empezado de otra manera antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.
Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunak ostiral goizean aterako ditugu.
Hezurbeltzak taldeak kontzertua emango du ostiral honetan, hilaren 15ean, Aita Mari zinean (22:00etan). Antolatzaileek hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.
Otsailaren 9an Luar Na Lubre talde galiziarrak Azpeitiko Soreasu antzokian eskainiko duen emanaldirako lagun batentzako bi sarrera zozkatuko ditugu. Osteguneko 10:00ak arte hartu daiteke parte.
Zelai talasoterapiak bi lagunentzako talasoterapia zirkuitu bana eman digu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Pertsona bakarrarentzako izango da saria. Saridunaren izena bihar goizean aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!
Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak ostiral goizean aterako ditugu.
Txalo produkzioak-en 'Rita' antzezlana izango da ostiralean, urtarrilak 25, Aita Mariko zine aretoan. Antzezlanerako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Minis argitaletxeak plazaratu eta Xabier Azkuek euskaratu dituen sei ipuintxoren bi bilduma zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen arte. Saridunen izenak asteazken eguerdian aterako ditugu.
Willis Drummond eta Delient taldeek kontzertua emango dute larunbat honetan, hilaren 12an, 23:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileek lagun batentzako bi sarrera eman dizkigute bazkideen artean zozkatzeko. Saridunaren izena bihar arratsaldean aterako dugu.