Teknologia berrien erabilerari buruzko doako prestakuntza antolatu du UKUEk

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 10a, 11:00
Izen-ematea doakoa da.

Hiru tailer izango dira aukeran: erreplikak sortzekoa, argazkiak erabiliz eskaneatzekoa eta 3D inprimaketa tailerra eta laser ebaketa ikastaroa.

Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorea suspertzeko asmoz, hiru tailer eta banakako tutoretza saioak jasotzen dituen prestakuntza programa prestatu du Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE). Programa honen helburua da eskualdeko KSI alorreko ekintzaileei, autonomoei, enpresa txikiei eta elkarteei euren jardueren bilakaerarako ezagutzak zabaltzen laguntzea. Azaroaren 21etik abenduaren 5a bitartean emango da UKUEk Zarautzen duen egoitzan.

Hiru izango dira proposatuko diren tailerrak:

1.- Argazkiak erabiliz eskaneatzea eta 3D inprimaketa tailerra.

Data: azaroak 21

Ordutegia: 09:30-11:30 

Irakaslea: Mr. Q 

Edukia: 3D eskaneatzeko bi orduko tailerra fotogrametriaren teknika erabiliz, mugikor batekin edo reflex kamera batekin ateratako argazkietatik abiatuta. Parte-hartzaileek bizitza errealeko hiru dimentsioko objektuak nola harrapatu eta eredu digital zehatzetan nola bihurtu ikasiko dute. Eskaneatutako ereduak 3D inprimaketarako nola prestatu ere ikusiko da. Tailer hau sormen- eta kultura-sektoreko edozein pertsonari zuzenduta dago, baldin eta bere lanean hiru dimentsioko elementuak txertatzeko modu irisgarri bat bilatzen badu, artearen, hezkuntzaren, historiaren edo diseinuaren esparruan. 

2.-Laser ebaketa tailerra

Data: azaroak 28

Ordutegia: 9:30-11:30

Irakaslea:  Mr. Q

Edukia: Laserrarekin mozte material desberdinak mozteko bi orduko tailerra. Jarduera praktiko eta hezitzaile honetan parte-hartzaileek laser ebakigailuen funtzionamenduari eta aplikazioei buruz ikasteko aukera izango dute. Laser ebaketa tresna moldakorra eta sortzailea izan daiteke sormenaren eta kulturaren sektoreko profesional eta zale ugarirentzat, teknologia horrekin esperimentatzeko aukera ematen baitu ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko. 

3.- Erreplikak sortzeko tailerra

Data: abenduak 5

Ordutegia: 09:30-11:30

Irakaslea: Mr. Q

Edukia: erretxinadun erreplikak eta silikonazko moldeak egitea, pasta polimerikoekin egindako objektuetatik abiatuta. Hainbat sormen-teknika konbinatzen dituen esperientzia praktikoa. Tailer honetan, parte-hartzaileek masa polimerikoko objektuak silikonazko eta erretxinazko moldeak erabiliz erreproduzitzen ikasiko dute. Horri esker, beren jatorrizko sorkuntzen erreplika errealistak sortuko dituzte.

Prestakuntza-saioen ondorengo egunetan, tutoretza- eta aholkularitza-saio pertsonalizatuak jasotzeko aukera izango da. Xehetasun gehiago hemen aurki daiteke.

Izen ematea guztiz doakoa da eta programa osoan edo ikastaro zehatz batean eman daiteke izena. Interesdunek enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute parte hartu ahal izateko. Bertan enpresaren izena (hala badagokio), parte hartuko duen pertsonaren izen-abizenak, emaila, telefonoa eta intereseko dituen ikastaroak adierazi behar dira. Izena emateko epea ikastaro bakoitza hasi baino 5 egun lehenago amaituko da.