UKTko hedabideetan praktikak egin nahi?

Erredakzioa 2023ko api. 21a, 11:00
UKTko komunikabideen mapa. (UKT)

Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2023ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean. Izena emateko azken eguna maiatzaren 12a izango da.

Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren eta komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko interesa duten ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2023ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean.

Praktikaldia egiteko interesa duten ikasleek maiatzaren 12a baino lehen bidali behar dute beren curriculuma zuzendaritza@ukt.eus helbidera. Harremanetarako, hautagaiek helbide berera idatzi edo 943-81 38 41 telefono zenbakira dei dezakete.