Zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan UKUEk

Andrea Zipitria 2023ko mar. 10a, 09:00

Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin elkarlanean, guztira hiru jardunaldi antolatu ditu UKUEk: martxoaren 22an lehena, apirilaren 19an bigarrena eta maiatzaren 17an azkena.

Urola Kostako Udal Elkarteak zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio eta informazio kanpaina jarriko du abian martxoaren amaieran, ZIURekin elkarlanean. Kanpaina hau hiru jardunaldiz osatuta egongo da eta eskualdeko enpresei zuzenduta dago. Helburu izango dute eskualdeko enpresek zibersegurtasunaren alorrean urratsak ematea eta parte-hartzaileei segurtasun hori bermatzeko jarraibideak ezagutzera ematea.

Honakoak izango dira jardunaldiak:

  • Krisiaren kudeaketa: nola jokatu zibersegurtasuneko gorabehera baten aurrean?
    Lehen jardunaldiak zibersegurtasuneko gorabehera baten aurrean hartu beharreko jokabideak izango ditu hizpide. Martxoaren 22an izango da.
  • Industria-enpresetako zibersegurtasunaren arloko praktika egokien dekalogoa Bigarren jardunaldia enpresa txikiagoei zuzenduta egongo da, euren barne-zibersegurtasuneko estrategiak eta ekimenak definitzen, ebaluatzen eta hobetzen laguntzeko pautak emango dira. Honako hau, apirilaren 19an emango da.
  • Emakume ekintzaileak eta Zibersegurtasuna: ezinbesteko jarraibideak enpresa proiektuak segurtasunez abian jartzeko Azken saioa, maiatzaren 17koa izango da, generoari lotutako arrakala digitalaren inguruan sentsibilizatzea helburu hartuta. Kasu honetan, bereziki emakume ekintzaile, langile edo arduradunei zuzendutako topaketa izango da.

Saio guztiak goizeko 9:30etik 11:30era bitartean egingo dira, lehen biak online eta azkena, maiatzaren 17an, aurrez-aurre, Udal Elkartearen egoitzan. Jardunaldietan izena emateko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, ondorengo estekan.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 943 89 08 08 telefono zenbakira deitu daiteke edo enpresa@urolakosta.eus helbidera mezu bat idatzi.