UKUEk galdetegia prestatu du eskualdatze prozesuan dauden enpresentzat

Andrea Zipitria 2023ko ots. 16a, 10:50
AbendaƱo ingurua.

Galdetegia eskualdeko enpresa txiki, ertain zein mikroenpresen enpresaburu eta negozio jabeei zuzenduta dago. Behin emaitzak lortuta, enpresen beharretara egokitutakoa prestakuntza egingo dute.

Urola Kostako Udal Elkarteak ondorengotza alorrean eskualdeko enpresen egungo egoera eta beharrak ezagutu nahi ditu, eta horretarako, abiapuntu gisa, ondorengotza edo eskualdatze prozesuen atarian dauden eskualdeko enpresa txiki, ertain zein mikroenpresen enpresaburu eta negozio jabeei zuzendutako galdetegia garatu du. Galdetegia, 10-12 urteko epearen baitan erretiroa hartuko duten enpresa ertain, txiki edo mikro-enpresen buru zein negozio jabeei zuzenduta dago.

Enpresen jarraipenerako beharren detekzio goiztiarra egitasmoaren baitan aurkeztu dute eta galdetegia, esteka honetan bete daiteke.

Behin emaitzak jasota, Udal Elkarteak horietan oinarrituta eskainiko die enpresa interesdunei haien ondorengotza beharrei egokitutako programa. Dena den, UKUEk aurreratu duenez, laguntza lau ataletan garatuko da: ondorengotza edo eta transmisio prozesu bati aurre egin beharko dioten enpresen identifikazioa; ondorengotza/transmisioak denborarekin planifikatzeko beharraren sentsibilizazioa; prestakuntza; banakako esku-hartzeak; eta eskualdatzean interesa izan lezaketen enpresen eta ekintzaileen arteko zubi-lana, besteak beste.