BABESTUTAKO EDUKIA

Ate irekien jardunaldia izango dute larunbatean Oikiako Eskolan

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 10:30

Oikiako Eskola eta bertako eskaintza izango da larunbatean, hilaren 21ean. Goizez zabalduko ditu ateak Oikiako Eskolak.

Oikiako Eskolako instalazioak ezagutzeko aukera izango da datorren larunbatean, hilaren 21ean. Eskola bera eta haurrek bertan jasotzen duten eskaintza pedagogikoa ezagutzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. 

Goizez zabalduko ditu ateak Oikiako Eskolak larunbatean, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Telefono bidez ere informazioa eskuratzeko aukera izango dute haurren gurasoek, 943-89 92 23 telefono zenbakira deituta.