UKUEk bilera irekia egingo du emango dituen bi dirulaguntza motaren inguruan azalpenak emateko

Andrea Zipitria 2023ko urt. 9a, 12:50
Dirulaguntza deialdia.

Asteazkenean, 09:30ean jarri du hitzordua UKUEk, eta bertan, deialdien xehetasunak eta eskaerak izapidetzeko nondik-norakoak azalduko dira.

Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko ekonomiari eta enpleguari bultzada emateko asmoz, ekintzaileei eta eskualdeko enpresei zuzendutako bi dirulaguntza deialdi zabaldu ditu: bata, ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutakoa izango da, eta bestea, eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko dirulaguntza.

Deialdien inguruko xehetasunak azaltzeko, aurkezpen bilera egingo da asteazken honetan, hilaren 11n, Udal Elkartearen egoitzan bertan. Goizeko 9:30ean jarri dute hitzordua, eta parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea galdetegi honetan.