Sorbeltzen mundua ezagutzeko aukera izan dute Itziarko gazteek, Geoparkeak antolatutako jardunaldian

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 6a, 12:30

Enararen multzoko hegazti mota hau ezagutzeko aukera izan zuten atzo Itziarren egindako jardunaldi batean. Hegazti hauentzako habia-kutxak ere aurkeztu zituzten.

Ingurumena zaintzea hizpide, eta sorbeltzen mundua ezagutzeko helburuarekin, haur eta gaztetxoei zuzendutako tailerra antolatu zuten atzo Itziarren, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Itziarko Auzo Udalak elkarlanean antolatuta. 

18 lagunek parte hartu zuten Itziarko Burugorri aretoan egindako ekintzan, eta ipuin kontaketa saioaren ondoren, eskulanak ere egin zituzten gazteek. Amaitzeko, Itziarko frontoian jarri zituzten habia-kutxak aurkeztu zituzten. Sorbeltzentzako espresuki prentsatutako kutxak dira hauek, eta guztira hamar jarri dituzte, taldekatuta. Izan ere, Euskal Kostaldeko Geoparkeko adituek azaldu zutenez, enara gisa ezagutzen den hegazti mota honek koloniak eratzen ditu. Itziarko gazteak izango dira habi hauek zainduko dituztenak.