2023/01/13 20:00

FutbolisTOK

FutbolisTOK
Aita Mari aretoa, Zumaia
Algorri Taldeak antolatuta eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa eskainiko du urtarrilaren 13an 20:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldirako sarrerak Zumaiako turismo bulegoan eta Tximista tabernan daude salgai 10€-tan.
Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu.
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.
Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitzegingo digu.
Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta arazoak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.