Agroekologiari eta elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia antolatu dute Arroa Behean

Nerea Uranga 2022ko mai. 6a, 17:00

Maiatzaren 12an, ostegunean, izango da solasaldia Arroa Beheko Elkargunean, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta.

Eta bihar, elikagairik gabe geratuko bagina? Agroekologiaren bidetik elikadura burujabetzara gai hartuta solasaldia antolatu du Arroa Beheko Ezkaizto auzo elkarteak maiatzaren 12rako, ostegunerako. 18:30ean izango da hitzaldia, Arroa Beheko Elkargunean.

Saio horretan hizlari ariko dira: Mirene Begiristain (EHUkoa eta Biolurrekoa), Miriam Arrizabalaga (Itziarko Donieneberri baserrikoa eta Biolurrekoa) eta Julen Zulaika (Zarauzko Ametsolakoa).