Urolak gainezka egin du Oikian, Torrontegi baserriaren parean

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 29a, 08:32
Argazkiak: Rafael Manzisidor

Urola ibaiak gainez egin du gaur goizaldean Oikian, Torrontegi baserriaren parean. Soroak eta lursailak urez estalita geratu dira. 

Ujalak daudenean, errioak gainez egiten du Torrontegi baserriaren parean, eta hala gertatu du oraingoan ere. Azken egunotan izandako euri-jasen ondorioz, Urola ibaia indartsu ari da jaisten, korronte handiarekin, eta gaur goizaldean gainezka egin du Artadi azpian dagoen baserriaren parean. 

Goizak aurrera joan ahala, urak behera egin duela azaldu du Rafael Manzisidorrek, baina egun-argiz baserriko soroak eta lursailak urez estalita ikusten ziren.