Trafiko ordenantza: hiru alderdiek sinatutako akordioa

Herriguneko aparkalekuak arautuko dituen trafiko ordenantzak EAJ-PNVk, EH Bilduk eta PSE-EEk. Besteak beste, udazkenetik aurrera aparkaleku sistema berriro aztertuko dela onartu dute.

Hau da sinatu duten akordioa:

Xedapen gehigarria

 

Arautze-aldia: ekainaren 15etik irailaren 15era (egunero).

Hasierako arautzearen eremua (2017an probaldia): Zubitxikitik herriaren barrualdera doana. Hasiera batean 4 zonatan banatuko da. Errotazio handiko zona bat izango du (81 plaza) eta beste bat ordainpekoa (89 plaza, TAOrekin). Ardantzabideko zona urte osoan araututa egongo da. Larretxo zona berezia izango da (ikus erantsitako planoa).

Egonaldi luzeko guneak (aldirietan): Estazioko industrialdea. Kirol-portuko aparkalekua. Loturak Txu-Txu trenarekin eta itsasontzi-zerbitzuarekin.

Autokarabanentzako gunea: Sarauneko zati batean, kirol-portuan; gehienez bi egunez aparkatu eta kanpatu ahal izango da.  

Poligono ingurua (Alai, Basadi...) babesteko plana: zona horretarako hiru sarbideak erdi ixtea informatzaileen bitartez. Zona horretan bizi direnek dagokien egoiliar-txartela edukiko dute (doakoa) zona horretara sartu ahal izateko.

Kontzientziatzeko kanpainak: zumaiar guztiei zuzendutakoak, mugikortasun jasangarria eta segurua bultzatzeko eta ohitura osasungarriagoez gozatzeko (lehen fasea ezartzen den bitartean eta ondoren). Ibilgailuekiko oinezkoa lehenesteko bidean aurrera egiteko.

Balorazio-bilerak: 2017ko arautze-aldia bukatu eta gero,bilera batzuk egingo dituzte udalbatza osatzen duten alderdi guztiek barrutik prozesua baloratzeko (teknikoki eta politikoki).  

Herritarrek parte hartzeko bilerak: Udalean ordezkaritza duten alderdiek esperientzia baloratu zumaiar guztiei dei egingo zaie lortutako emaitzak aurkezteko eta probaldia baloratzeko, horretarako behar diren saio guztiak eginda. Esperientzian oinarrituta, 2018rako plana landuko da, alderdi hauek erabakita: arautze-aldia, arautze-zonak (zenbat, bakoitzak zer kale hartzen dituen eta ordainpeko zonak jarri ala ez), autokarabanen gunean eta egoiliar-txartelak izan dezakeen kostua. Herritarren aldetik bildutakoaren gainean lanean jarraituko da, horretarako “Biharko  Zumaiara Boga” plan estrategikoan erabilitako lan-metodologiari jarraituta; Udalaren bitarteko teknikoak erabiliko dira, eta aztertuko da kanpoko enpresa baten zerbitzua kontratatzeko aukera. 

Lan-mahaia: teknikariek, ordezkari politikoek eta araututako zonetako herritarrek osatuko dute; azken horiek aukeratzeko zozketa egingo da parte hartzeko interesa agertzen dutenen artean.