Udako solstizioarekin batera, suaren inguruan bilduko dira igande gauean zumaiarrak. 22:30ean San Juan suak izango dira Sanjuaniturrin; arratsaldetik gauera, aldiz, Eki festa egingo da.
Bigarren urtez antolatu dute Torreberri Gaztetxiak, Inpernupeko joareek eta Astindu dantza taldeak eguzkia, sua eta festa uztartzen dituen ekimen hau. 19:00etatik aurrera pintxoak banatuko dira Beheko plazan. 20:30ean erromeria izango da Eromeria taldearekin eta 23:00etan hasita, joaldunak, antzerkia, dantza, txalaparta eta sorgin salda nahastuko dituen ikuskizuna.
Bideo honetan Eki festa iragartzeko prestatutako bideoa.