Dijeridoo musika Inpernuperen pintxo-potean

Baleike 2013ko eka. 21a, 13:07

Ostiral honetan, hilero ohiko duten moduan, pintxo pote egingo dute Inpernupen. Garaiko eta bertako produktuekin egindako pintxoak eta tragoa 1,50 euroan izango da. Oraingoan, gainera, musikaz lagunduta egingo dute. Horretarako Ibai Nikolai dijeridoo jolea izango da 20:00etatik aurrera.