Asteartean hasi ziren lanak. Udaletik jakitera eman zenez, errepidearen eta ibaiaren arteko pretila erortzeko zorian geratu zen azpiko lurra eta betetzeko materiala erori zelako. Egun horretatik bidearen zati bat makina hondeatzaileek okupatzen dute eta semaforo bidez kontrolatu da trafikoa.
Asteazkenean erortzean zegoen pretil zatia kendu zen eta baita hirigunera bidean zegoen semaforoa ere. Gaur egun makinek lanean jarraitzen dute. Hormaren egoera aztertzen ari dira, kaltetuta dauden zatiak botatzeko edo hobeto daudenak aztertzeko. Zulaketak egiten dihardute haitza aurkitu eta haren gainean horma berria eraikitzen hasteko.