Kortako langileak greban daude

Baleike 2013ko eka. 19a, 12:31

Korta S.A. enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten astelehenan. Enpresako hitzarmenaren negozioazioan zuzendaritzarekin izandako adostasun faltak bultzatu ditu langileak neurri hau hartzera.

Uztailaren 7rako hitzarmen berriak ez badira sinatzen, Espainiako langileen estatutua aplikatuko zaie langileei, horrek suposatzen duen baldintza eta eskubideen urraketekin. Enpresako hitzarmen bat eduki nahi dute Kortako langileek, orain arte aplikatzen zaien 2011ko Gipuzkoako metaleko baldintza eta eskubide berdinekin. "Ez dugu gehiago nahi, ezta gutxiago ere".