Musika Eskolako ikasle helduen kontzertua, Bandaren entsegu lokalean.

Baleike 2013ko eka. 19a, 10:17

Musika eta Dantza Eskolako ikasle helduek kontzertu bat eskeiniko dute musika eskolako bandako aretoan ekainaren 19an, asteazkena, 19:30ean.

Bestetik, ekainaren 20an, osteguna, akordeoi kontzertua izango da musikeneko ikasleen eskutik 19:30ean Komentuan. Bertan laukote bat arituko da eta horien artean Maria Zubimendi eskusoinujole Zumaiarra. Maria Zubimendi gazteak hainbat sari irabazi ditu, eta azkenekoa duela gutxi ospatu zen Kroaziako Pula herriko nazioarteko lehiaketan eskuratu du.