Bihar, ekainaren 19an, udalekutako guraso bilera egingo dugu Aita Mari zine aretoan. Bertan hilabete osoan zehar egingo diren ekintzen berri emango da. Gurasoek beraien zalantzak argitzeko aukera izango dute, eta haurren taldekaketak jasoko dituzte (zein haurrekin eta begiralearekin egongo diren jarriko du). Bi bilera egingo dira: 17:00etan euskaraz eta 17:45ean gazteleraz.