Haurren katekesian izena emateko epea zabalik dago

Baleike 2013ko eka. 17a, 10:36

Zumaiako San Pedro parrokian hasi dira datorren ikasturteko haurren katekesia antolatzen, eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2007an jaioak) izango dira katekesiko lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak. Adin horretako seme edo alabaren bat izan eta katekesira bidaltzeko asmoa duten gurasoek, haurraren izena hil honetan parrokiako bulegoan eman dezakete, astearte eta ostiraletan, arratsaldeko 7,30etatik gaueko 9etara. Izena emateko azken eguna, ekainaren 28a izango da.