Kidam magoaren saioak olioaren birziklatzea sustatzeko

Baleike 2013ko eka. 14a, 09:19

Ekogras eta Urola Kostako Udal Elkartea kanpaina bat  ari dira bultzatzen azken 9 hilabetetan olioaren birziklatzea sustatzeko. Kanpaina horren barruan, Asier Kidam magoak emanaldiak eskainiko ditu, ekainaren 15ean (larunbatean), Zarautzen eta Zumaian. Zumaiakoa 16:30etik 20:30era izango da eta Alai auzategian eta Zuloaga eta Amaiako plazetan arituko da magia ikuskizunak eskaintzen.