Ataramiñe elkarte eta argitaletxearen inguruko hitzaldia, Inpernupe elkartean

Baleike 2013ko eka. 13a, 08:38

Inpernupe Kultur Elkarteak antolatuta, Ataramiñe argitaletxe eta kultur elkarteari buruzko hitzaldia izango da, gaur, ekainaren 13an, 19:30ean, Inpernupe elkartean. Bertan Xabier Makazagak 'Sasian barna' izeneko bere azken liburua aurkeztuko du. Ataramiñe 2002. urtean sortutako kultur elkarte eta argitaletxea da. Urtero, euskal errepresaliatuen poesia eta narrazioak biltzen dituen literatura koadernoa kaleratzen du, besteak beste.