Intza Martin Egañak aipamen berezia jaso zuen Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketan

Baleike 2013ko eka. 12a, 11:10

Gipuzkoako eskolarteko XXXI bertsolari txapelketa egin zen orain aste batzuk eta Zumaiako gazte batek aipamena jaso zuen sariak banatzerakoan. Intza Martin Egaña izan zen epaimahaiak aipatu zuen. Zumaiako Herri Eskolako 4. mailan aritu den gaztetxo honek aipamen berezia jaso zuen bertsopaperetan.