Kostako errepidea itxiko dute pelikula bat grabatzen arituko direlako

Baleike 2013ko eka. 12a, 08:18

'Ocho apellidos vascos' pelikula grabatzen dihardute Euskal Herriko zenbait herritan. Pelikula horretarako irudi batzuk grabatuko dituzte gaur, asteazkena, Zumaiatik hurbil, kostako errepidean. Grabazio hori dela eta, Zumaia eta Getaria arteko errepidea itxita egongo da goizez, 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldean, berriz, 13:00etatik 20:30era semaforo baten bidez kontrolatuko da trafikoa.