Ura izango da XXV. argazki lehiaketako gaia

Baleike 2013ko eka. 11a, 12:06

Zumaiako Udaleko kultura sailak, Distira elkartearen laguntzarekin, Zumaiako XXV. argaki lehiaketa antolatu du. Gaia 'Ura' izango da eta lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 12a.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.

1. Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.

2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina euskarriak papera izan behar du.

3. Gaia: “URA”.

4. Lan kopurua: Bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

5. Berezitasunak: Lanaren gutxieneko neurria: 18x24 cm; lan guztiak 40x50 cm-ko kartulina edo passpartout batean ezarrita.

6. Igorketa: Lanak hona bidali behar dira: Alondegia Kultur Etxea, Erribera kalea 23, 20750 Zumaia.

7. Aurkezpena: Lan bakoitzaren atzean honen izena azaldu beharko da, horrekin batera kartazal itxi batean egilearen izena eta nortasun agiriaren zenbakia, helbidea eta telefonoa.

8. Epea: Lanak uztailaren 12a baino lehen aurkeztuko dira.

9. Epaimahaia eta erabakia: Epaimahaia argazki munduko pertsona adituek osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia irailaren 5ean emango da jakitera, Alondegia kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean; lehiakideak bertaratu beharko dira, han eta orduan emango baitira sariak.

10. Sariak: 1.a: 500 euro.

2.a: 300 euro.

3.a: 200 euro.

Zumaiako onenari saria: 250 euro.

Bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

11. Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta*.

12. Erakusketa: Aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Alondegia kultur etxean, irailaren 5etik 22ra bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du.

13. Oharrak: a) Argazkien izaera bereziko ezaugarria: ezin izango da beste lehiaketa batean saritua izan den argazkirik aurkeztu, ezta aurrez lehiaketa honetan aurkeztua izan denik ere.

b) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetearen barruan jaso ahal izango dituzte egileek. Argazkiak etxean jaso nahi dituztenek bere gain hartu beharko dituzte sor daitezken bidaltze gastuak.

Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak Udalaren eskuetara pasako dira; *Udalak argazkiak erabili ahal izateko aukera izango du, betiere helburuak kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazi asmoekin; argazkiak erabiltzean beti egilearen izena erabiliko da eta ezin izango da argazki hauetan inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.

c) Lanak kontu handiz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.

d) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.