Lubakiko udako ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2013ko eka. 10a, 10:26

 

Lubakin udan eskainiko diren ikastaroetarako izena zabalik dago Lubaki kiroldegian. Itsas kiroldegian eskainiko direnentzako, aldiz, datorren astelehenean, hilaren 17an, zabalduko dira.

Udako hilabeteetan honako eskaintza izango da Lubaki kiroldegian: akuagym, aerobik, abdominal hipopresiboak + pilates, igeriketa, zumba, patinak, cycling, eskalada eta tenisa. Izenak ekainaren 10etik 21era bitartean eman daitezke, edo ikastaroa hasi eta bi hilabete lehenago arte. Informazioa: 943862021.

Honako beste jarduera hauetarako izenak eman daitezke Itsas kiroldegian: arraunketa, piraguismoa, golfa, mendiko bizikleta, surfa, bodyboard eta paddle surf. Jarduera hauek ekainaren 17tik 31era emango dira, eta izena emateko epea ekainaren 17an zabalduko da (943860776).

Itzurun surf elkarteak ere ikastaro batzuk eskainiko ditu udan zehar, hala nola, surf, paddle surf eta body boardekoak. Ekainaren 17an zabalduko da izenak emateko epea. Interesatuek 639664729 telefonora deitu beharko dute, 18:30tik 19:30era.

Uretako ontzien alokairua egiteko aukera ere izango da Itsas kiroldegian: piraguak (16 urte arte, 2,65 euro; 16 urtetik gora, 4,35 euro) eta batelak (4 pertsona, 10,20 euro). Itsas kiroldegian dutxak hartzea izango da (1,10 euro; taldeko dutxak, 19,60 euro).