Pilota txapelketako finalerdietako lehen jardunaldia jokatu da

Baleike 2013ko eka. 10a, 10:01

Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zen ostiralean. Eguraldi kaxkarra medio, partidak Herri Eskolako frontoian jokatu ziren.

Emaitzak honako hauek izan ziren:

Olasagasti-Aizpurua, 22 - Odriozola-Alkorta, 12

Iribar-Ruiz, 22 - Zuazobide-Salaberria, 21

Zuazobide eta Salaberriak Bracamonte eta Oliveiraren ordez jokatu zuten. Lehena Zumaiatik kanpo zegoen bitartean, bigarrena lesionatuta zegoen.

Ostiral honetan jokatuko da finalerdietako bigarren jardunaldia. Honako bi partida hauek jokatuko dira:

Odriozola-Alkorta / Bracamonte-Oliveira

Iribar-Ruiz / Olasagasti-Aizpurua