Geoparkeko eta Biotopo Babestuko mugak ezagutzeko doako irteera

Baleike 2013ko eka. 7a, 12:44

Hilero, Algorri Interpretazio Zentroak doako ekintzak eskainiko ditu herritarrentzat. Bihar, ekainaren 8an, doako irteera bat izango da Geoparkeko eta Biotopo Babestuko mugak ezagutzeko, Asier Hilario eta Leire Barriusorekin eskutik. Bisita gidatua Algorri Zentroan bertan hasiko da goizeko 11etan eta ondoren oinezko irteera bat burutuko da haitzetan eguerdiko 13:00ak arte. Beraz, komeni da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eramatea.

Irteera honetan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa daaurrez izena ematea Algorri Interpretazio Zentrora bertaratuz (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota algorri@zumaia.net helbidera idatziz. Oraindik lekua libre geratzen da.