Ekainaren 5ean, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak Otezuri Zentrora joan dira adineko pertsonekin I.Belaunaldi arteko olinpiadetan parte hartzera. Egitasmo honen xedea Otezuri egoitzako edadetuak eta haurrak elkarrekin harremanetan jarri eta haien arteko lotura sendotzeko da.
Burutu den I. Belaunaldi arteko olinpiadak ekintzan parte hartzeko gogo biziz zeuden adinekoak gazte koadrilarekin nahastu dira, eta taldeak osatu ostean, bolo txapelketari eman egin dute. Aiton-amonek, batzuk gurpildun aulkietan eta beste batzuk zutik, abilezia berezia azaldu dute beren jaurtiketak egiterakoan. Gazteak berriz, gurpildun aulkietan, begiak estalirik eta bastoiari helduta egin behar izan dituzte jaurtiketak eta batzuei besteei baino gehiago kostatu arren, talde guztiek lortu dute bolo guztiak botatzea.
Talde txapeldun bat ere suertatu da eta oroigarri gisa diploma jaso dute. Hala ere, azpimarratzekoa da belaunaldien arteko Olinpiada honetako irabazlea, egon den giroa izan dela, eta adinekoak duten alaitasuna eta gazteekin elkartuz erakutsi duten bizi poza.