Marmokak Zumaiako hondartzetan ere hasi dira agertzen

Baleike 2013ko eka. 6a, 14:33

 

Zumaiako hondartzetan ere hasiak dira marmokak agertzen, ez baina Donostiako hondartzetan edo Zarauzkoan adina. "Goizean dezente zegoen, bai itsasertzean eta asko uretan", azaldu digu surfista batek. "Hori bai, goizean marrazo bat ere sartu da!". Eguerdi parean Itzurunen, San Telmo inguruan zegoen marmoka gehien, baina ez inguruko herrietan agertu diren multzo handitan. Marmoka txikiak dira orain arte agertu direnak, ez arriskutsuak diren eta 'karabela portugaldarra' izenarekin ezagutzen direnak.