Nerabeen gurasoei zuzendutako ikastaroak

Baleike 2013ko urt. 14a, 10:57

12 eta 18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Udaleko Gizarte Zerbitzuak, elkarbizitzan sor daitezkeen arazoei aurre egin eta harremanak hobetzeko. Urtarrilaren 31n hasiko dira, eta jadanik zabalik dago izena emateko epea (Branka: 943 86 22 00).Ikastaroen helburuak

-Seme-alaben arteko harremanen inguruan hausnartu.

-Senideen arteko harremanetan guraso bezala nola jokatu dezakegun aztertu .

-Adin hauetako lagun arteko harremanak aztertu eta guraso bezala zein paper hartu hausnartu.

-Familiako elkarbizitzan eragiten.