Enpresa txikiak kudeatzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Baleike 2013ko urt. 14a, 10:48

Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroa antolatu du enpresak kudeatzen ikasteko. Enpresa bat sortu edo autonomo gisa hasi nahi dutenei dago zuzendua. Urtarrilaren 28an hasiko da.Oinarrizko informazioa

- Nori zuzendua: enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako edo beren negozioa abian jarri berri dutenentzako.

- Data: Urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra arte (56 ordu).

- Ordutegia: 9:30-13:30.

- Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen).

-Informazioa eta izen-ematea: 943 890808 (Eli).

Informazio gehiago: urolakosta.org