Darahli elkarteak janari bilketa egingo du

Baleike 2013ko urt. 14a, 10:38

Aste honetan Sahararen aldeko Euskal Karabana iritsiko da Zumaiara, Piztu itxaropena leloarekin. Saharar herriarentzat ahalik eta elikagai gehien biltzea da karabanaren helburua, Tindukeko errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen ari diren elikagai eskasiari aurre egiteko. Hemen dauzkazue kanpainaren xehetasunak:

Bilduko diren produktuak hauek izango dira: atuna (latak), azukrea, konpresak, babak, dilistak , arroza eta sendagaiak (kadukatu gabeak).

Janari bilketa:

- Zumaiako ikastetxeetan: urtarrilaren 16, 17 eta 18an bilduko da (asteazkenetik ostiralera).

- Kalean: urtarrilaren 19an, larunbata goiz eta arratsaldez, honako lekuetan jarriko dira mahaiak elikagaiak biltzeko: Eroski eta Dia supermerkatuetan eta Kofradia plazan.