Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpen bideoa egin dute

Baleike 2013ko urt. 8a, 15:14

Geoparkeak biltzen duen lurraldeak eskaintzeko dituen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak ezagutzera ematea da bideoaren helburua. Alberto Gorritiberea zuzendari zumaiarrak zuzendu du eta Bingen Mendizabal konpositoreak jarri dio musika. Hemen ikus dezakezue.Ikusentzunezkoak lau minutu inguru irauten du. Bertan Geoparkeko toki esanguratsuenak azaltzen dira, baita lurraldearekin harremana duten hainbat lagunen adierazpenak, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa). Halaber, bideoaren grabazioan zonaldeko hainbat boluntario eta sektore turistikoarekin loturiko enpresen parte-hartzea izan dute. Geoparkeko Gerente Leire Barriusoren esanetan, “bertako zein kanpoko jende asko gurera erakartzeko tresna izango da bideoa, Geoparkea ezagutzen ez duenarentzat aurkezpen-gutun bikaina baita”.