Santiagoko hondartzan hondoa jota gelditu da anguletara zebilen motor bat

Baleike 2013ko urt. 4a, 12:07

Atzo iluntzeko zazpiak aldera gertatu zitzaion ezbeharra Ezpalarta motorrari. Anguletan zebilela, oharkabean hondartzara gehiegi gerturatu eta hondoa jo zuen ontziak. Gaua han egin du ontziak eta orain traktore baten laguntzarekin saiatuko dira ontzia lehorreratzen.