Gabonetako apaingarriak material berrerabilgarriekin

Baleike 2012ko abe. 27a, 17:44



Gabonak ospatzeko, eta bide batez neguari ongietorria emateko, 6-12 urte bitarteko haurrekin tailer didaktikoak egin zituzten asteazkenean Algorri Interpretazio Zentroan. Beste behin, Zumaiako haurrek erakutsi dute artista handiak direla eta sekulako imajinazioa dutela.

Material berrerabilgarriekin Gabonetako apaingarri dotoreak egin zituzten: cd-ekin zintzilikarioak;

plastikozko botilekin olentzeroak, elur panpinak eta pinguinoak; eta komuneko paperaren kartoiarekin elur panpinak.

Hasiera batean tailerra soilik goizez egiteko asmoa zegoen baina, ikusirik haur askok eman zutela izena, arratsaldean beste saio bat antolatzea erabaki zen. Guztira 50 haurrek hartu zuten parte.