Bigara Pulpok irabazi ezinik jarraitzen du

Baleike 2012ko abe. 27a, 12:41

Azken jardunaldian 25-24 galdu du Bigara Pulpok, Atarrabian. Ia partida osoan jaun eta jabe izan arren, azken minutuetan ezin izan zioten aldeari eutsi. Epaileek Beristain eta Sasiain ia jarraian kanporatu zituzten bost minuturen faltan eta egoera horrek zeharo baldintzatu zuen azken emaitza. Orain hilabete pasatxoko etenaldia egingo dute, Espainian jokatzekoa den Munduko Txapelketa dela eta.Pena eta amorru handiarekin amaitu zuten partida Pulpoko jokalariek. Pena, partida bikaina osatu ondoren azkenean esku hutsik bueltatuko zirelako etxera; amorruz, epaileen erabakiek zerikusi zuzena izan zutelako azken emaitzan. Lehen zatian Pulpo goitik behera nagusitu zen jokoan, alde handiak lortuz markagailuan. Atsedenaldian 10-14 ziren aurretik zumaiarrak. Bigarren zatia ere bide beretik hasi zen, baina nafarrak erasoan gehiago asmatzen hasi ziren. Horrela, partidako 45. minutuan 20nako berdinketa erakusten zuen markagailuak. Borroka estua izan zen handik aurrera, eta, neurri handi batean, epaileek hautsi zuten oreka. Esate baterako, Pulpoko bi jokalari kaleratuz –Sasiain eta Beristain– minutu bateko tartean. Pulpok ez zuen amore eman eta azken jokaldian Beristainek izan zuen berdinketa lortzeko aukera, baina jaurtiketa ez zen ate barrura joan.

Aipatzekoa da Beñat Lizeaga taldera  itzuli dela. Atarrabiakoa zen bere bigarren partida eta sei gol lortu zituen. Jokatu zuten: Manterola, Beristain (3), Ibon (10), Ioritz (1), Aizpurua, Gutierrez (2), Espilla, Ibarguren, Ballesteros, Alkorta (2), Elola, Ulacia eta Lizeaga (6).

Bigara Pulpo azken bigarren postuan dago sailkapenean, lau punturekin.